Agro-denda

Pentsu fabrikaren ondoan dago, egurrez egindako 600 m2ko pabiloi batean, modernoa eta eraginkortasun energetikoaren arau guztiak errespetatzen dituena. 2000 m2ko kanpoko erakusketa batek osatzen du denda. Kalitatezko produktuak eskaini nahi ditugulako, soilik lehen mailako markekin lan egiten dugu, haiek bermatzen baitituzte produktuak onak izatea eta erreferente izatea beren sektorean.

  • BEZEROARENTZAKO ORDUTEGIA
    GOIZETAN:    8:00     14:00
    ARRATSALDETAN:     16:00     19:00
    LARUNBATETAN:     9:00     14:00

Gure dendan behar duzun guztia aurkituko duzu honako hauetarako:

  • Pentsuak: Produktuen eskaintza zabala, transgenikoak ez diren lehengai eta gehigarriekin.
  • Baratza eta lorategia: Landareak, loreak, turbak eta substratuak, ongarri mineralak eta organikoak, produktu fitosanitarioak, ureztatzeko produktuak, era askotako erremintak, nekazaritza-makina txikiak, zeramika…
  • Burdindegia eta laneko arropa
  • Lursailen itxiturak: Korapilodun sareetatik eta alanbre arantzadunetik hasi, eta hesolak, zutoinak, hesiak eta hesi elektrikoak arte.
  • Konpainiako animaliendako produktuak: lepokoak, uhalak, pentsuak…
  • Produktu zoosanitarioak
  • Elikagaien atala: Baserritarren lana eta ondo egitea erreferentetzat harturik, Euskal Herriko hainbat baserritatik zuzenean ekarritako aparteko kalitateko produktuak aurkitu ahal izango dituzu. Honako hauek dastatu ahal izango dituzu: Idiazabal jatorri-deiturako gazta, Erronkari jatorri-deiturako gazta, eztia, jogurtak, izozkiak, hestebeteak, kontserbak, olioa…
  • Abeltzaintzako instalazioak: lokailu automatikoak, janontziak eta edontziak, langak, behiendako koltxoiak, euste-ateak, biltegiratze-tunelak, ongarri-irabiagailuak, erremolkeak, hazkatzeko eskuilak, hormigoizko parrilak, arrobaderak…
  • Nekazaritzarako plastikoak, sokak eta sareak.
  • Bazkak: alpalpa, festuka, zalkea…
  • Zerealen eta belardien haziak

Azkenik, azpimarratu nahi dugu gure produktuetako asko nekazaritza ekologikoaren ziurtagiria dutela; beraz, atal guztietan aurkituko dituzu bereizgarri hori duten produktuak.