Ez transgenikoak

Konpromezu berriak hartuz, aurrerapausuak pentsugintzan.

No transgénicoUrte hauetan guztietan, Unamuno Pentsuak , abere jabeen beharrak eta kezkak kontutan hartuta, garatzen eta bere produktuak hobetzen joan da. Horrela, laguntza eta kalitatezko irtenbideak eman ditu, beti, aberegintza onuragarri eta iraunkorra izan dadin lurrari lotuta egon behar duela ikuspuntutzat hartuta.

Hildo horretatik jarraituz, ikerketa prozesu sakon eta merkadu inkesta zabal baten ondoren, pentsugintzan jauzi bat eman behar dugula ikusi dugu eta gure pruduktuetan LEHENGAI GENETIKOKI ERALDATUTA EZ DITUGULA ERABILIKO erabaki dugu.

Konpromezu hau hartzeko arrazoi ezberdinak egon badaude:

  • Gaur egun organismo genetikoki eraldatutei buruz asko hitzegiten den arren, bai gizakien osasunean, bai animalienean, gai hauen kontsumoak eragiten dituen efektuetaz oso gutxi dakigu. Kolore guztietako ikasketak daude. Batzuen eritziz bere erabilera ez du inolako kalterik egiten, baina beste batzuek osasunarako oso arriskutsuak izan ahal direla esaten dute, alergia berriak sortu ahal dituztela, ugaltze gaitasunaren murrizketa eman ahal dela, barruko organoetan arazoak sortu ahal direla…… Horregatik, guretzat, ELIKATZE SEGURANTZA ETA ARRETA gure jardueretan jartzea erabat beharrezkoa da.
  • Kutsadura genetikoa ekar ditzake, baita bioaniztasunaren galera. Intsektuetan eta belar txarretan erresistentziak garatu daitezke. Hazi genetikoki eraldatuen erabileran oinarritzen den nekazari sistema batek INGURUGIROAN OSO EFEKTU EZEZKORRAK dauzka.
  • Era berean, SOZIOEKONOMIKOKI ere, EFEKTU EZEZKORRA dauka, bere erabilerak, ekoizpen makro-industrializatu eta ez iraunkorrak dituen efektu kaltegarriak areagotzen bait ditu, nekazaritza eta elikaduraren kontrola esku gutxitan biltzen eta ondasunaren banaketa ez bidezkoa egiten. Honek nekazari txikiei ez die inolako mesederik egiten eta herrien biziraupen eta elikatze burujabetasuna arrisku larrian jartzen ditu.

No transgénicoGure pentsuetan transgenikoen ez-erabilerak bezeroentzat elikatze industria konbentzinalatik ezberdindu ahal izateko elementua suposatzen du. Ganaduen elikaduraren ezberdintasun honek abeltzainak saltzen dituen produktuetan ,( gazta, yogurta, esnea, haragia, arraultzak….. ) balio atxekituta sortzen du. Bestalde, kontutan hartzekoa da gaur egun genetikoki eraldatuta ez dauden pruduktuen alde gero eta jende gehiago dagoela eta merkatuan sortzen den eskaera handitzen doala.

Kalitateaz hitzegiteak transgenikoak alde batera uztea suposatzen duela uste dugu. Horrela ba, osasungarriago eta iraunkorragoak diren produktuen ekoizpen eta kontsumora, gurekin batera, aldaketa egitera animatzen zaituztegu.