Historia

Epifanio Unamunok sortu zuen enpresa, 1950.ean. Hasiera batean, zereal, ongarri eta hazien komertzializazioa izan zen enpresaren jarduera nagusia; aurrerago eta animaliendako elikaduran eman ziren berrikuntzen ondorioz, pentsu konposatuak banatzen hasi zen.

70eko hamarkadan, semeak hasi ziren lanean, eta 1983. urtean, Unamuno Anaiak S.L. elkartea sortu eta Olaztin alokatutako biltegietan pentsu propioa egiten hasi zen.

Merkatuaren beharrak ikusirik, 1988. urtean, gaur egun enpresa dagoen tokian, Unamuno Pentsuak S.L. elkartea sortu zen, eta ekoizpena hobetzeko pabiloia eraiki.

Ondoren, 1993. urtean, instalazioak handitu ziren, nekazari eta abeltzainei zerbitzu berriak eskaintzeko. Hala, eskaintza zabala zuen denda zabaldu zen, eta, aurrerago, abeltzaintza-instalazioendako materiala eskaintzen hasi ginen.

Gaur egun, bezeroen beharrak ezagututa, nekazaritza eta abeltzaintza produktuak salgai dituen denda berri bat eraiki dugu. Dendan alorrari lotutako edozein motatako produktuak aurki daitezke.

Historia